Kazakhstango geografia
Itxura
Kazakhstan munduko bederatzigarren estatu zabalena da, gaur egun 2,7 kilometro karratuko azalera baitu. Sarri, Asia Erdialdeko herrialdetzat jotzen da dituen lotura linguistiko, kultural eta politikoak direla-eta, batez ere SESBeko herrialde ohiekin. Baina mendebaldea Europako zati bat da, kontinentea Ural mendietan amaitzen dela esaten baita. Horrela, Kazakhstan Asia eta Europan kokatzen da, hots, Eurasian.
Estatu itsasgabetzat jotzen da, Kaspiar Itsasoa ez baitago munduko beste itsaso eta ozeanoekin lotua.
Mugak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lehorreko mugak 12.012 km luze dira. Hauetatik:
- 6.846 km Errusiarekin,
- 2.203 km Uzbekistanekin,
- 1.533 km Txinarekin,
- 1.051 km Kirgizstanekin,
- 379 km Turkmenistanekin.
Kazakhstanek kostalde luzea du bi itsaso itxiekin:
- 1.894 km Kaspiar Itsasoarekin,
- 1.070 km Aral Itsasoarekin, bi zatitan banatua.